VICENTE AMEZAGA ARESTIRI OMENALDIA
Getxo, 1988-VlIl-ll
Ricardo Badiola Uriarte
1. AGURRA
- Agur Jabier Sarria, Getxoko Alkate jauna.
- Agur Mirentxu, Arantzazu eta Begoña Amezaga.
- Agur Iñaki Zarraoa, Eusko Jauriaritzako Kuitur Kontseilari ordea.
- Agur Josu Legarre, Eusko Jauriaritzako Euskara Arazoetarako
Zuzendaria.
- Agur Carlos Garaikoetxea, Lehendakari ohia.
- Agur Martin Ugalde, euskaltzain urgazle eta Bingeren adiskide
mina.
- Agur Miguel Pelaez de Orozko jauna.
- Agur Amezaga famila.
- Agur Jon Amezaga, Bingeren loba eta ekintza honen buitzatzaile
eta antolatzailea.
- Agur jaun-andere, ume edo haur edo seinok.
Nik neuk baino hobeto ezagutu zenutenok mintzatu behar zinaten
hemen, baina Bingen izan zenaren Jon Amezaga lobak joan den astean
deitu eta eskatu zidan zerbait azaitzeko beraren osabari buruz.
Getxon bizi naizenez eta hilabete honetan inar aurkitzea zaila denez,
hemen nauzue zerbait azaltzeko asmoz. Nik Bingen Amezaga nar izan
zen oso gutxi dakit, euskaltzain urgazlea izendatu zutela 1957. urtean,
Venezuelan zegoela, zenbait liburu idatzi zituela,...
(*) Getxoko Udalak plaza bat eskaini dio -Harriluze plaza- eta berton,
haren omenez,
saina ere eraiki dio Jase Luis Butron zizelkariak.
Bingeni buruz zertzelada gutxi eskainiko dut, nire ondoren datorren
Mirentxu haren alabak eskainiko baitigu.
Vicente Amezaga 1927. urtean, Valladoliden, Deretxon lizentziatu
zen, nahiz eta gero sail edo eremu honetan aritu ez, eta, bestalde,
titulu
horrek atzerrian baliorik izan ez. 1936. urtean, lehen Euskal Gobernua
izendatzean, Euskadiko Oinarrizko Heziketako Zuzendari Nagusi izendatu
zuten. 1937.eko Ekainaren 14ean ezkondu zen Mercedes Iribarrenekin.
Gero berauek bost seme-alaba izan zituzten. Hauetatik zaharrena,
Mirentxu, gero mintzatuko zaiguna, berau, beste seme-alaben antzera,
atzerrian jaioa, Parisen, hain zuzen.
II. NOR DUGU BINGEN AMEZAGA ARESTI?
Getxon jaioa, baina gurasoek ez zioten euskararik irakatsi. Hamazazpi
urte zituelarik, Euskal Herriko seme izateaz erdi lotsaturik gure
hizkuntza
ikasi, sakondu eta aztertu zuen, gero beste hizkuntzekin erkatzeko.
-1937.eko Maiatzaren 24ean 500 sein edo ume euskaldunen buru
eginez, atzerrira jotzen duo Sei hilabetez, Donibane Garaziko
haurtzaindegiko
zuzendari izanik.
- 1937.eko Abenduan Bartzelonara jotzen du Euskal Justiziako Ministraria
zen Jesus Mari Leizaola jaun ospetsuaren ordezkari erara. Bertan
sei hilabete irauten duo Jarraian Parisera itzu1tzen zaigu, Jesus Mari
Leizaolaren idazkari modura.
Handik Ingalaterrara ume-euskaldunen koloniak ikustatzera zenbait
bidaia egiten ditu.
Honela, 1938.eko Maiatzaren 7an jaio zen Mirentxu, haren alaba
zaharrena. Gero, 1939.eko Irailaren 2an, bigarren alaba, Begoña. Biok
Parisen. 1941. urtean Ameriketarantz jotzen duo 1943. urtean,
Argentinan,
Arantzazu, haren hirugarren alaba jaio zen. Ondoren, 1945.ean
Uruguayen, Bingen semea jaio zitzaion eta 1947.ean, Xabier, azken semea
berau.
III. BINGEN AMERIKETAN
Labur-labur hiru lau zertzelada adierazi nahi nizueke, Euskal Herriko
seme izanik gure kulturaren ezaugarri Bingenek Ameriketan zer egin
zuen adieraziz, hots:
- Lehen eta behin "Instituto Americano de Estudios Vascos"
delakoraren
sortzaile kidea dugu.
- Montevideoko Unibertsitatean, Euskal Kulturaren katedra sortzen
du, bertan 1947.etik 1955.arte irakasle izanik. Hiri berean Goi Mailako
Kultura Institutuan euskara irakasten aritzen zaigu. El Plata egunkarian
askotan idazten du eta baita beste zenbait egunkari eta aldizkaritan
ere.
- 1957.urtean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Izendapen honek
izugarrizko poztasuna ematen dio eta euskararen alde lan egiteko
bultzada
eskaini. Poztu eta gogoa ezarten dio izendapen honek.
-1969.eko Otsailaren 4ean, Caracasen hil zitzaigun gure Bingen.
Goian Bego Bingen Amezaga.
IV. BINGENEN EMAITZA
Bingen ezagutu zutenek/ebenek hiru eremutan banatzen dute haren
lana:
- Lehen eta behin, hizlari fina, bertan erraztasun haundikoa eta
mezua bizitzarekin bat egiten zekiena. Hitza, mezua eta bizitza beti
elkartuz.
- Bigarren, hizkuntzekiko ikasle amorratua. Hamazazpi urterekin euskara
ikasi zuen, bai ondo ikasi ere, gero beste hizkuntzetatik hainbat
itzulpen eginez. Hemen dugu gure Bingen eredu. Gaur egun ere haren
ereduak bizi-bizirik dirau, euskaldun izateko euskara jakin behar dugu.
Euskara ikasi eta irakatsi, bai agintari, politikari, andere, gizon eta
umeek.
Euskara barik ez dugu Euskal Herririk. Guk geuk ez badugu euskararik
egiten, nork eginen du?
- Eta azkenik, gure Bingen idazlea izan zen. Hemen bi eremu
bereiztu ahal ditugu, hots, lehena, historiari lotua: lau liburu
argitaratuak
eta hainbat eta hainbat idazlan aldizkarietan sakabanatuak eta beste
batzu
galduak, gero ikusiko dugunez.
Bigarrena, olerkaria izan genuen. Ezagutu zutenek, aditzen dutenez,
olerkari fina, bihotz haundikoa, edertasunaren miresgarria. Begira zer
dioen honelako batek:
"Edozein lorek bere usaia;
txori bakoitzak bere soiñua:
aberri guziak beren izkuntza.
Euskera, gure odolaren urriña
ta gure abendaren abots zar ta
sendoa da.
Bizi dedilla beti gure biotz-ezpainetan."
280
V. BINGENEN GOGOAK
Bingenen gogoetariko bat zera izan zen, alegia, 1936.eko gudan,
eskoletan ari ziren umeak leherketetako uhagek edo bonbek ez zitzatela
hil edo desargetu. Bizkai osoan ibili zen umeentzat babeslekuak
aurkitzen.
Donibane Garazin izan zuen gazteluan 500 umeri babesa eskaini
zien: lehenago Getxoko Udal Epailea izan genuen herri mailan hautatua.
Gizon zintzo, apal, arduratsua, baina ikusmenez nahiko eskas, miopia
haundia zeukan eta.
- Vicente Amezagak hamazazpi urterekin euskara ikasi eta hogeirekin
"Euskal esnalea" deritzan saria irabazi zuen, Cervantesen El
Licenciado
Vidriera itzulirik.
- Bingenek, 1955. urtean, Venezuelan, Martin Ugalde ezagutzen du
eta bion artean adiskidetasun haundia izan zutela entzuna diot gure
Martin Ugalde idazle ospetsuari. Bingenek ezaguterazi zion Martini, Kepa
Enbeita bertsolaria eta baita beronen lana ere.
- Bingen ezagutu zutenek, diotenez, izakera alaia eta itxaropentsua
zeukan. Gizon langilea eta aspergabea. Mercedes Iribarren, beraren
andere
edo emaztearen laguntza etengabea izan zuen eta seme-alaben atxikimendu
zintzoa ere bai.
- Caracasen izanik ikerketa libum zenbait argitara eman zituen
"Jhon
Boulton" Fundazioko sortzaile eta kidea zelarik.
VI. BINGEN AMEZAGAREN LANAK
Berarentzat euskarak edozein gai eta goi mailako azalpenak egin eta
azaltzeko balio zuen. Honela ba, euskal kulturaren goi mailako diren
"Orixe" edo Nicolas Ormaetxea, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia
jaunen kidea dugu gure Bingen Amezaga.
Bingenek buruturiko lanak honela laburtuko genituzke,alegia:
1. Itzulpenak
1.1. Cervantesen El Licenciado Vidriera.
1.2. Osear Wilderen The Bailad of Readin Gaol.
1.3. Esquiloren Prometeo encadenado.
1.4. Ciceronen La amistad, de Senectute.
1.5. Plinioren La Vejez, Epistolarun.
1.6. Goetheren Lur miña.
1.7. Shaskespearen Hamlet, berau argitaratua, eta Macbeth eta Julio
Cesar, argitaragabeak.
1.8. Descartesen Discours de la méthode.
1.9. Boccaccioren "Tres anillos" Decameronetik jasoak.
1.10. Bolivarren Carta de Jamaica.
1.11. Iturralde Suiten El ruiseñor de Errotazuri.
1.12. Juan Ramón Jimenezen Platero y yo.
Bingen, ezer izan bazen, olerkaria izan genuen. Eta sail honetan
hurregook azpimarratu behar genituzke, alegia:
Ornar Khayyam persiar olerkariaren Omar Khayyamen bertsoak, Enbeitari
omenaldia, Getxoko herriari eskainitako zenbaitzu eta Arzubiko
bertegiari
kantua.
Euskaratik gaztelaniara itzuli zuen Nicolas Ormaetxea
"Orixe"ren
Euskaldunak, oraindik argitaratu gabekoa.
2. Euskal kultura eta Venezuela
Eremu honetan aipatzekoak hurrengook ditugu, alegia:
2.1. Hombres de la Compañía Guipuzcoana de Caracas: Pedro José
de Olabarriaga, José de Iturriaga, José de Amenabar, Fermín de
Sansinenea,
Pedro de Berastegui, Pablo de Orendain, Antonio de Arbide, eta
abar aipatzen dituelarik.
2.2. Jesús Muñoz Tébar (1965), Edgar Pardo Stolck doktorearen
laguntzarekin idatzia.
2.3. Bingen Amezaga eta Edgar Pardo Stolck-ek: Vicente Antonio de
Antonio de Icuza, Comandante de Corsarios (1967).
2.4. El General Juan Uslar (1966).
2.5. El elemento vasco en el siglo XVIII venezolano (1967.ean). Liburu
hau Pedro Grases, Bingenen adiskide mina zen katalanari eskainia
dugu. Argitarapen honetan hainbat eta hainbat euskaldun azaltzen
zaizkigu,
hots: "Abasolo, Choperena, Echeverria, Elizalde, Gorriaran,
Irunberri,
Landaeta, Orderiz, Saldarriaga, Unda, Ustariz, Zorondo, Zurbaran.
Adibide erara: Oyarzabal, Bernardo. Natural de Hernani, Guipúzcoa, hijo
de D. José Antonio de Oyarzabal y M. Micaela Lizarraga. Es enterrado
en la iglesia de Puerto Cabello el 17 de agosto de 1804.
Archivo parroquia Pto. Cabello, Entierros. Años 1803-1831".
Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 1979. Volumen I1I,
página 30l.
2.6. El hombre vasco (1967) Ekinek Buenos Airesen argitaratua eta
gero Martin de Retanak, Bilbon, 1979. urtean, berrargitaratua.
Liburu honetan aipatzen ditu besteak beste, Gonzalo de Berceo,
Bernardo d'Etxepare, Francisco de Vitoria, Fray Juan de Zumarraga,
Sabino Arana y Goiri, Pedro de Enbeita, Jesús de Galíndez, Nicolas
Ormaetxea "Orixe", José Antonio de Aguirre Meabe.
Begira zer dioen euskarari buruz 78. orrialdean:
"El idioma, en general, es un organismo vivo. Nace de la
vida y ésta lo alimenta. Pero la lengua de cada Pueblo es el
archivo de su vivir y el espejo fiel de su pasado. Pudiéramos
decir que él que es una invención de doble efecto pues lo crea
el pueblo como instrumento de comunicación y de registro de
sus experiencias vitales, pero he aquí que, después de que por
generalización y por abstracción fija conceptos y traza normas de
expresión, lo que al principio fue creación se impone después a
su mismo creador como algo que forzosamente debe influir en
la concepción de sus pensamientos y en el modo de expresarlos,
sin que, por otra parte, cada pueblo renuncie nunca a sus
derechos de creador, como lo hace constar en la continua aunque
casi imperceptible transformación que en el curso de cada
generación ésta impone en el fluir vital de su lenguaje".
Honela ba, labur bilduz zera adierazi ahal dugu, alegia, egia esan,
Bingenek kulturaren alor gehienak ikutzen dituela bere liburu eta
idazkietan,
hots:
A) Biografi mailan: G. Humboldt, Elcano, Iparragirre, Arturo Campión,
San Ignacio de Loyola, Fco. de Xabier, Andres de Urdaneta, Jose
de Cadalso, Tellagorri, Castelao, Leizaola, Miguel Pelay Orozco, Martin
de Ugalde,... eta abar.
B) Venezuelako gaiak: Los vascos en la fundación de Caracas, los
"gens" Caraqueña de los Landaeta, Belford Hinton Wilson, El
Bilbao de
Bolivar, El General Juan Uslar, Juan Muñoz Tebar, Madariaga y
Bolivar...
C) Kultura eta nortasuna: Plinio el joven a través de su epistolario,
grandeza y miseria de la gramática, la Unesco, himno a la esperanza,
derechos del hombre,...
D) Euskal askatasunaren burruka: Pérdida de los fueros vascos,
política y patriotismo, la realidad española bajo Franco, Aberri
Eguna,
Euzkera y patria, hacia la libertad,...
E) Euskal Unibertsitateaz: Hurrengo hitzaldiok zintetan grabaturik
daude:
- Kepa Enbeita, José Antonio Aguirre, El Señorío de Biskaia, los
vascos en la literatura castellana, la casa vasca, Bernard d'Echepare,
el
escudo vasco, la lengua euzkera, Bidasoa, Oración a San Miguel, el arte
vasco, los apellidos vascos, Sinfonía de Getxo, Pedro de Axular, El
Príncipe de Viana, Juan de Zumárraga, la segunda Guerra Carlista, la
poesía épica y popular, la lírica, las "pastorales", el
periodismo, el cuento,
la novela, artes plásticas, el euskera lengua de cultura,... eta abar
eta
abar.
Beste barik, barkatu gaizki edo erdizka esanak eta mila edo anitz
esker entzuteagatik.
Agur. Esan dut.