Make your own free website on Tripod.com

OBRAS - COMPLETAS - 


BIOGRAFIA en  EUSKERA 

Bingen Ametzaga (1901-1969)
Egilea:
XABIER IRUJO
betasuna. Pilotazale sutsua, orduak egin zituen
San Nikolas elizaren horman. Futbol zalea ere
dugu Bingen.Bere anaia Ramonek (1890-1982)
Arenas Club de Futbol 1913an lehenengo dibisioan
Estatuko Txapelketa eskuratu zuen talde
getxotarreko aurrelariak, futbol taldearen jantzien
arduradun izendatu zuen Bingen, aitzakia
horrekin Jolaxeta eta Padura zelaietan iganderoko
partiduetara Areetakoekin joan zedin.

Hizkuntza
askoren jabe
BInjineru eta legegizon
Bingen Ametzaga 1901eko uztailaren
batean jaio zen Algortako Basagoiti
etorbidean kokaturiko Iturrieta etxean.
Bingenen aita, Pedro Ametzaga Abaroa
(1852-1919), XVI. mendearen aurretik
Getxon erroturiko Ametzagatarren
leinuko enpresa gizon eta abokatu arrakastatsua
zen.Ama, Maria Aresti Sustatxa
(1862-1945), Pedroren bigarren
emaztea zen. Arestitarrak Getxon
XVI.mendean tinkaturiko familia dugu.
Vicente de Paúl Laureano, Bingen, zazpi
anai-arreben artean gazteena zen.
Algortako San Bernardo eskoletan
burutu zituen lehen mailako ikasketak.
Oso txikitatik du hizkuntzetarako tre-
Bingen Ametzaga (1901-1969) 1948an.
Sabino Aranarekin adiskidetasuna bide,Pedro
Ametzagak Euzko Alderdi Jeltzaleari doan
emandako lur sailetan eraiki zen garai hartako
Algortako Batzokia, Iturrieta etxearen ondoan.
Manuel eta Ramon anai nagusien ereduari
jarraituz, Bingen ere EAJko kide egin zen.
Ordutik Euskal Herriaren gatazka politiko eta
kulturala Ametzagaren bizitza eta lanaren
ardatz nagusia dugu. Hamasei urterekin euskara
lantzeari ekin zion bere kasa. Maria
Arestik,euskaldun zaharra izan arren,gazteleraz
hitz egiten zuen etxean seme-alabekin.
Zerbitzariekin eta adiskideekin ordea euskaraz
mintzatu ohi zen. 1915eko urte hartan
Bingenek bere amarekin euskara soilean hizketan
hasiko zela erabaki zuen, bai eta zenbait
aldizkarietan bere lehenengo lanak argitaratzen
hasiko zela ere.
Pedro Ametzaga 1919ko urriaren 13an hil zen
zabaldutako gripe espainiarraren eraginez.
Hiru hilabete geroago, 1920ko hasieran,
Blanca eta María, Bingenen bi ahizpa bizkiak,
eritasun honek jota hil ziren ere. Aitaren
heriotzaren ondorioz familiaren negozioak
gain behera etortzen hasi ziren. Merkataritza
Injinerutza Teknikoko ikasketei ekin zien
Bingenek etxeko afera ekonomikoaz arduratzeko.
1921ean burutu zituen ikasketak
Bilboko Injineru Eskolan.

Mercedes Iribarren Gorostegi
(1905-1980). Iturrieta baserria, Ametzagatarren Algortako jaiotetxea.
Juliana Gorostegi
Urkidi (-1905).
Mercedes jaiotzerakoan
hil zen.
Halarik ere, familiaren egoera ekonomikoa ez
zen hobetzen, hain zuzen ere Pedrok, anai
nagusiak,Argentinako bidea hartu behar izan
zuen. Bestalde, Ametzagaren humanitateetarako
zaletasun ageriak 1924ean Valladolideko
unibertsitatean zuzenbidea egitera bulkatzen
du. Hiru urtetan burutu zituen
ikasketak,bikain eder batekin.
Errepublikar Koalizioak 1931ko apirilaren
12an udal hauteskundeetan izandako garaipena
zela eta, José Antonio Agirrek, Bingen
Ametzagak eta beste algortar batzuk Getxoko
udaletxearen balkoian Primo de Riveraren
diktaduraren amaiera eta Bigarren
Errepublikaren ezarpena aldarrikatu zuten.
Euskal Errepublikaren ezarketaren proiektu
politikoa ere plazaratu zuten herriaren txalo
eta oihuen artean. 1932an Ametzaga Getxoko
auzo epaile hautatu zuen herriak. Hiru
urtez aritu zen lan horretan (1932-1935).
José Antonio Agirre, Ametzagaren gaztaroko
laguna, Getxoko alkate zen orduko. Auzo
epaile eginkizunetan Jose Antonio eta Mari
Zabala ezkondu zituen Ametzagak.

Algortako familia. Eserita, Pedro Ametzaga Abaroa (1852-1920) eta Maria Aresti Sustatxa (1862-1945). Zutik ezkerretik eskuinera,
Blanca (1896-1921), Ramon (1888-1980), Bingen (1901-1969), Joxe Mari (-1943) eta Maria (1896-1921).
Idazle eta irakasle
Bingen Ametzagak 1920 eta 1936 bitarte lantzen
ditu bere bizi intelektualaren ardatz izango
ziren gaiak. Bizitzako sosegu eta egonkortasuneko
urte bakar hauetan zortzi hizkuntza
ikasi zituen.Hogei urterekin,gaztelera,ingelera,
frantsesera eta euskaraz ondo hitz egin eta
idazten zuen.Hortik aurrera latina eta grekera
klasikoa ikasi zuen, bai eta italiera eta alemanierako
hastapenak landu ere. Hizkuntza
guzti hauetan lan egingo du Ametzagak bai
produkzio mailan bai itzulpenetan.
Euskal Erriaren Alde aldizkariak antolatutako
itzulpen lehiaketan lehenengo saria eskuratu
zuen 1928an Cervantes-en El licenciado vidriera-
rekin. 1935ean, Resurrección María
Azkuek beka bat eskaini zion Ametzagari
Alemanian ikerketa linguistikoan lan egiteko.
Alabaina, gudak proiektu hau ezerezean utziko
du.
Bestalde, Euskal Herriko kondairan eta
kulturgintzan formazio sendoa erdiesten du
Bingenek.1933an,abokatu langelan lan egiteaz
gain,kondaira eta literatura klaseak eskaintzen
ditu Getxoko Bigarren Hezkuntzako Institutuan.
Aldi berean, Instituto Vasco de Las
Arenas-ko sortzaile eta irakasleetariko bat
dugu Bingen. 1936 eta 1937 bitarte, Lezama
Legizamon bizkaitar leinuaren Getxoko etxearen
liburutegiaren antolamenduaz, katalogazioaz
eta zaintzaz arduratzen da Ametzaga.
EAJko Euzkadi egunkarian eta Euskal Erriaren
Alde aldizkarian agertzen dira Ametzagaren
lehen idazkiak. Bidenabar, El Gobela Algortako
aldizkari kultural eta politikoa sortu
zuen José Olivares Larrondorekin, Tellagorrirekin,
eta Ramon Ametzaga agerkariko
administratzaile eta argitaratzailearekin.
Guatemalako Euzko Gogoa aldizkariak aipatzen
du Ametzaga Aitzol gizaldiaren olerkarien
artean,1936ko guda aurreko urteetan olerkigintzan
nabarmendu baitzen. José Ariztimuñok,
Aitzol-ek, 1930 eta 1936 bitarte antolatutako
zenbait Eusko Olerti Egunak izeneko
lehiaketetan parte hartu zuen, behin baino
gehiagotan saritua izan zelarik. Era berean
parte hartzen du Ametzagak Getxoko
Euskara Egunen antolaketetan. Kepa Enbeita
bai eta bere semeak Sabin eta Balendin bertsolariak
ondo ezagutu zituen antolaketa lan
hauetan Bingenek.

Hezkuntzako zuzendari
Guda hasi eta Errepublikako gobernuak
Estatutua baieztatu ondoren, Jesús Maria
Leizaolak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
Saileko zuzendariak, 1936ko azaroaren 12an
luzatutako aginduari jarraikiz, Lehen Hezkuntzako
zuzendari orokorra izendatzen du
Ametzaga. Leizaolak aitortuko zuen bezala,
«euskararekiko agertutako zaletasuna eta
gure hizkuntzaren alde buru-belarri egindako
lanarengatik».
«Argitu behar ordea –jarraitzen du Leizaolak–
beste lan bat izan zela hasiera-hasieratik
Ametzagaren ardura nagusia, kultura arloan
egin zezakeen lana baino lehentasun
handiagokoa alegia; izendatu aurreko asteetan
germaniar hegazkineriak, Francoren
armadaren laguntzan, Bilbo eta Areeta bonbardatu
zituen, bertan 96 pertsona hil zirelarik,
haien artean hemezortzi emakumezko
eta haur. Hortaz, Ametzagak, Lehen Hezkuntzako
zuzendaritzan funtsezko ardura bat
izan zuen: haurren eskolak eta eskolatuak
zeuden umeak bonben arriskuaren kanpo
lekutzea. Ziurta dezaket Bingen Ametzagak
Bizkaia goitik behera arakatu zuela ikasleria
eta irakasleriarentzako eskualde eta zokorik
seguruen bila. Aldi berean alkate arduratsu
eta kontzientziatuen hegalpean zeuden egoitzak
hautatu zituen.»
Zuzendari izendatua eta egun gutxi batzuetara,
abenduaren 4an, 1936ko Estatutuaren
babesean ateak ireki zituen lehenengo ikastola
martxan jartzeko agindua luzatu zuen
Ametzagak. Hain zuzen ere, Plentziako ikastola
irekitzeko agindua,eskolak irekitzeko eta
irakasleria izendatzeko gaitasuna eskaintzen
zion Eusko Jaurlaritzako aginduarekin batera
luzatu zion Leizaolak Ametzagari. Plentziako
San José Ikastolaren behin-behineko zuzendaritza
eta kudeaketarako, udalaren baieztapenarekin,
Alejandro Ruiz Ibáñez, Félix
Dorronsoro Urdanpilleta eta Isabel Larrakoetxea
Gallaga lehen hezkuntzako maisuak
izendatu zituen Ametzagak.
Lehen ikastola ofizial hau Eusko Jaurlaritzaren
Justizia eta Kultura Saileko babes eta ardura
zuzenpean geratu zen. Ikastolen sorrerarekin
batera euskal testu liburuen itzulpen eta eraketari
eta irakasleriaren heziketarako lehen
ikastegiak osatzeari ekin zion. Hala burutuko
zuen Ametzagak, guda minean eta frontea
Bilbotik 48 kilometro eskasera, bere biziko
ametsa, euskal hezkuntza sistema baten osaketa,
euskara eta euskal kulturaren pizkunderako
lehen urratsa alegia. Hogeita hamaseiko
gudak Eusko Jaurlaritzaren esfortzu guztiak
etengo zituen eta Plentziako San José
Ikastola,Euskal Herriko beste ikastola guztiak
bezala, berrogei urte luzez giltzatuko zituen
erregimen berriak.

bahidura dakar Ametzagaren gain, La Gaceta
del Norte egunkarian plazaratu zuten bezala,
«Bizkaiko hondamendiaren eragileetariko bat
izateagatik». Hain zuzen ere, seigarrena aipatzen
zuten Bingen «Bizkaiko etsaien artean».
Ekainaren 14ko goizeko hiruretan, bonbardatutako
Areetako parrokian, apaiz laguna eta
sakristau gaztea lekuko,ezkondu ziren Bingen
Ametzaga eta Mercedes Iribarren Gorostegi,

Euskal haurren
ardura erbestean
BHaurren ebakuazioa
ilbo frankisten eskuetan erortzear,
Ametzagak Ikastolen hustuketari eta
eskolaturiko haurren ebakuazioari
ekin behar izan zion. Erbesteko bidea
hartzen zuten atzerriratuen eta espetxeratuen
seme-alabak ziren hauek,
hala edo hola, familiarekin kontaktua
galdu zuten haurrak ziren guztiak.Haur
multzo zabal honen lekualdaketak itsasaldetik
Ingalaterra, Frantziara edo,
azkenik, Errusiara bideak irekitzea
suposatzen zuen, bai eta herrialde
hauetan haurrak ostatatzeko kanpamentuak
eratzea ere.
Eusko gudarostearen azpiraketak heriotza
zigorra eta ondasun guztien
Inocencio Iribarren Egaña (1864-1943),
Areetan finkatutako enpresari gipuzkoarra.
Bizkaian Talleres Erandio enpresaren sortzailea.
Inocencio Iribarren Egaña (1864-1843) Areetan
finkatutako eta Talleres Erandio sortu
zuen mutrikuar enpresariaren alaba gazteena
alegia. Ezkondu bezain laster Santanderreko
bidean utzi zuen Bingenek arriskutik kanpo
bere emaztea, Juliana Iribarren ahizparekin.
«Trumilka abiatzen zen jendetza Santanderrerantz
atzean bonben distirak ikusten
genituelarik»,gogoratzen zuen Mercedesek.
Donibane Garaziko gotorlekuan lekutuko
zen 500 haurrentzako koloniaren ardura
zuzena hartzen du Ametzagak. Horretarako
Bilbora itzuli behar izan zuen bertan zegoen
Leizaolarekin eta Eusko Jaurlaritzako beste
kideekin haurren garraioaren azken prestakuntzak
bideratzeko. «Bilbon mortero faxisten
eztandak gure alboan sentitzen eta azken
haurrak Santanderrerantz trenez bidali genituenean,
Leizaolari Kultura Sailaren egoitza
husteko garaia zela adierazi nion –zioen
Ametzagak–. Leizaolak ordea ez zuen inongo
aztoramenik agertzen.»
Azkenik, Bilboko Hotel Carlton-ko bulegoak
utziz eta italiar armadak orduko garaitua zuen
eskualdea zeharkatuz, Getxora abiatu zen
Bingen bere amari atzen agurra emateko.
Hori izango zen María Aresti ikusiko zuen
azken aldia. Hala gelditu zen María, bakarrik,
Iturrietan, 75 urterekin eta Joxe Mari seme
gazte elbarriaren arduran. Gerora jakingo
zuen Bingenek ama errizino olioa edatera
zigortua izan zela, zuritua, eta Comisión
Central Administradora de Bienes delako erakundearen
aginduz, ondasun guztiak bahitua,
hamabost egunetan bere etxea hustera
behartua. Bere delitua, hiru seme erbesteratuen
ama izatea. Kalean eta gabezia gorrian
Getxoko famili lagun batek bere etxeko ateak
ireki zizkion eta bizitza berregiteko aukera
eman.

Itsasoko ibilera tristea
Santanderrera ailegatu eta Ametzagaren
lehen ardura 500 haurrentzako ostatu bat
lortzea izan zen, jaterik ez zegoen eta.
Errepublikako agintariekin hamaika liskar izan
eta gero, hondartza aurrean oraindik ere
lekuturik dagoen Hotel Real-en lortu zuen
Bingenek haurrak ostatatzea.
Aste bete geroago, ekainaren 22an, Ploubazlanec
ikatzontzian, Churchill lehendakari
britainiarraren Bizkaiko golkoaren itsas blokeoa
errespetatzeko agindua beteko ez zuen
itsasontzi horietako batean alegia, abiatuko
dira azkenik Donibane Lohitzunera. Almirante
Cervera eta Canarias kruzeroen eta España
korazatuaren eskuetan bidaia egitea suposatzen
zuen horrek. Ikatzontziko sotoan
Ametzagarekin batera ezkutaturik, Joxe
Miguel Barandiaranek, Justo Garate medikuak
eta beste hiru Santanderko irakaslek
egin zuten bidaia,hots,itsasontziko gizonezko
bakarrak, emakumezkoak eta haurrak bakarrik
onartzen baitziren. «Umeak gosez negarrez,
akituak, indarrak utzita, ontziratu ziren»
gogoratuko zuen ostera Mercedesek.
Marineleriak ezin hobeto tratatu zituen
hauek, urte batez ikusi ez zuten ogi zuria,
gazta, mortadela, sardinak, esku zabal eskaini
baitzieten. «Hunkigarria zen benetan umetxoak
hala ikustea: ez zuten beraien banderillarik
uzten; askok, maletak ahaztuz, berokiaren
azpian ezkutaturik zeramaten ogia.»
Ilunabarrean Cervera kruzero faxista hurbildu
zitzaien eta geldiarazteko agindua eman
Ploubazlanec itsasontziko kapitainari, azken
hau espainiar kruzerora pasa araziz bidaiarien
zerrenda ikustatzeko. Ea gizonezkoak zeramatzaten
galdetu zioten kapitainari, honek
ezetz erantzun eta, «si lo desea le acompañamos
», eskaini zion Cervera itsasontziko kapitainak
ironikoki.
Bidea berriz hartu eta, bi egun geroago, ekainaren
24an, Iparraldeko kostan porturatu
ziren, arratsaldez Donibane Garazira abiatzeko
trena hartzeko. Gabez ailegatu ziren
Nafarroa Beheko hiriburura. «Momentu latzak
izan ziren haiek –gogoratzen zuen
Mercedes Iribarrenek– mutiko eta neskatoak
hotzez dardarka,gosez,beldurturik,negarrez,
gehienak, gurasoen berririk gabe egunetan.
“Garazira ailegatu ginenean”, faxisten publizitatea
bide, “gorriak, gorriak!” esaten zigun
jendeak leihoetatik euskaraz.»

Santanderreko Hotel Real. Hemen ostatatu zituen Bingenek 1937an
Iparraldera zeramatzan 500 haurrak.
Kolonietako zuzendari
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Kulturako sailburu
zen Jesús María Leizaolak, Bartzelonara
deiturik, Justizia Saileko idazkari izendatu
zuen Ametzaga 1937ko abenduan. Erbesteko
lehen hiru urteetan (1937-1940) euskal haurren
kolonien osaketa, antolaketa eta ikuskapena
izan zen haren eginkizunik larriena.
Izatez erbesteko ikastolak ziren kolonia
hauek eredu horretan antolatu ziren.
Haurren segurantzaz arduratzeaz eta familiekin
kontaktuan lehenbailehen jartzeaz gain,
euskaraz heziketa orokor bat lortzea zen
kolonien helburu nagusia. Euskara, ikasgai gisa
lantzen bazen ere, beste ikasgaiak lantzeko
hizkuntza zen.Haurren arteko harremanetan
komunikabide gisa normalizatzeko euskararen
zabaltzea izan zen irakasleriaren funtsezko
ardura akademikoa.
Donibane Garazikoa koloniarik handienetariko
bat zen. La Citadelle deituriko gotorleku
zaharrean zegoen kokaturik, orduko etxe
baten gutxienezko zerbitzuak eskaintzen ez
bazituen ere. Instalazioak egokitzeri ekin zion
Ametzagak. Horretarako Eusko Jaurlaritzak
bulkatutako Comité Pro-Ayuda-rekin kontaktuan
jarri zen. Frantziako gobernuak behar
larrienak betetzeko adina ez zen bost frankoko
dirulaguntza eskaini zuen egunean haur
bakoitzeko. Leon Blum-en Front Populaire
alderdiak Comité d’Accueil aux Enfants d’Espagne
osatutako elkartearen babesean eskuratzen
zuten dirulaguntza hau frantziar
estatuan lekuturiko koloniek. Bretainia Handian
Leah Manning-ek zuzendutako Basque
Children Committee osatu zen bertan ziren
kolonien beharrei aurre egiteko.
Manuel Ametzaga izendatu zuen Bingenek
Donibaneko koloniaren administratzaile orokorra.
Guztira 25 irakasle euskaldun, sukaldari
bat, bi erizain eta zenbait laguntzailek,
horien artean Mercedes eta Juliana Iribarren,
osatzen zuten langileria. Kurtsoz eta adinez
multzokaturik, 1936 eta 1937ko Bizkaiko
Lehen Hezkuntzako Ikastolak bezala antolatu
zen erbesteko lehen ikastetxea dugu hau.
Hilabeteak pasa eta haur asko bere familiekin
hasi ziren elkartzen. Bestalde, Bigarren Munduko
Gudak eta ondorengo nazien okupazioak
frantziar estatuan kokatuak ziren koloniak
hustera behartu zuen. Donibaneko gotorlekuak
1939ko otsailean itxi zituen ateak.
Esan bezala, 1937ko abenduan Bartzelonara
abiatu zen Ametzaga lau hilabetez Katalunian
ziren euskal haurren ebakuazioaz arduratzeko.
Lana burutu ondoren Agirre lehendakariaren
kotxean muga igaro zuen Paris aldera,
1938ko apiriletik 1940ko ekaina arte han
bizitzeko. Parisen jaio zen Ametzagaren lehen
alaba, Mirentxu, 1938ko maiatzaren 7an,
Frantziako hiriburura ailegatu eta hilabete
geroago.
Haur kolonien ikuskapenak eta antolamenduak
Bretainia Handira etengabeko bidaiak

egitera behartzen du Ametzaga, han lekutu
baitziren zenbait kanpamendu, Liverpool,
Cardiff edo eta Wight irlakoa besteak beste.
1938ko abuztutik iraila arte Espainiar Errepublikako
bulego nagusian dugu Bingen lan egiten,
arropa, botika eta bestelako premia biziko
gaien igorpenak antolatzen,bai eta euskara
klaseetarako eta, oro har, irakaskuntzarako
beharrezko liburu eta tresnak biltzen ere.
Bigarren Munduko Guda hasi zen egunean,
hots 1939ko irailaren 2an, jaio zen Begoña,
Bingen eta Mercedesen bigarren alaba. Bai
amak bai jaioberriak gas mozorroak jantzi
behar izan zituzten, Paris osoa, argiaren hiria,
ilunpe itxian zegoelarik. 1940ko ekainean,
naziak Parisen sartzen ari zirelarik, hustu
behar izan zuten Eusko Jaurlaritzaren egoitza.
Bingenek Jesús María Leizaolaren aginduari
jarraiki, Eusko Jaurlaritzarako beste egoitza
aurkitzeko trenez abiatu zen emaztearekin,
Juliana Iribarren eta bi alabekin Bordelera.
Bertan ikusi zituzten lehen aldiz soldadu
naziak, «ikaragarria zen, –zion Mercedesek–
beren bota luze beltz iltzatuekin harriztatutako
kaleetan soldadu garaile eta boteretsu
horiek gutan sortzen zuten zirrara». Bertan
erre behar izan zituen Ametzagak zeramatzan
zenbait dokumentu eta, naziek komunikazio
zibilen kontrol osoa eskuratu aurretik, berriz
ere trenez Baionara abiatu ziren.
Orduan hasi ziren Ameriketarako bidea hartzeko
kontuak.Naziak Iparraldean,eta geroaz
ezer jakin ezinean, Mirentxu eta Begoña
Juliana Iribarrenen babesean Miarritzen uztea
erabaki zuen bikoteak, «bihotza urratuko
zidan biziko erabakirik zailena, garratzena,
saminena izan zen hura». Marseillan hartuko
zuten, 1941eko urtarrilaren 15ean, Alsina
itsasontzian Ameriketarako bidea. Bikoteak
ez du Mirentxu ikusiko 9 urte bete arte; hil
baino aste bat lehenago ikusiko zuen
Bingenek Begoña berriro.

Mercedes Iribarrenen Euskadiko pasaportea, Vichy-ko gobernuak
aintzatesten ez zuen zenbait euskaldunen agiri bakarra zen hura.
Mercedesen Uruguayko nortasun agiria 5 naziotasun izan
zituen Mercedesek batera.
olerki liburua alegia, Ametzagari eman zion
Algortakoak zenbait zuzenketa egiteko bai
eta getxotarraren iritzia jasotzeko ere. Bere
aldetik Ametzagak ere olerki liburuxka bat
osatu zuen, urteetan burutuko zuen euskal
esamolde hiztegi batekin batera.
Dakar, Maroko, Casablanca, Mexiko eta
Kuban barrena iritsi ziren Argentinara,batean
eta bestean gorabehera eta eragozpen izugarriak
jasanda, 1942ko apirilaren 15ean.

Ameriketan ere
euskaldunen alde
EBidaia luze eta gogorra
uskaldun, judutar eta espainiar erbesteratu
askok hartu zuten Marseillatik
atera zen azken itsasontzi hau, besteak
beste, Niceto Alcalá Zamora,Telesforo
Monzon, Francisco Basterretxea, Luis
Bilbao, Julio Jauregi, José L. Irisarri,
Lucio Aretxabaleta, José Olivares
Larrondo Tellagorri edo Juan Olazabal.
Aurretik egin zuten bezala, bidaiaren
ziurgabetasunari aurre egiteko eta
denbora zerbaitetan aprobetxatzeko,
Monzonek eta Ametzagak euskara klaseak
antolatu zituzten lau hilabetekoa
izan behar zen eta, azkenik, urte eta
erdiz luzatuko zen bidai horretan.
Bidenabar,Monzonek Urrundik idazten
ari zela, Mexikon argitaratuko zuen
Quanza, Casablancatik La Habanara eraman zituen itsasontzia.
Buenos Airesko portuan Ramón María
Aldasoro, euskaldunen ordezkaria, Argentinako
gobernuaren zenbait politikari eta
Laurak Bat Buenos Airesko Eusko Etxearen
lagun mordo handi bat zain zituzten. Agur
Jaunak abestuz, bertako dantzariek ongi etorria
eman zieten bisitari berriei. «Hunkigarria
izan zen oso.»
Euskarari eta euskal
kulturari emana
1942an eta 1943an gogotsu ekin zion
Ametzagak lanari. Buenos Airesera ailegatu
eta zortzi egun geroago espartin fabrika batean
lan egiten du kontulari gisa. Argentinako
hiriburuan bi hilabete igaro aurretik Instituto
Americano de Estudios Vascos osatuko zen
elkartearen mahaikide dugu Ametzaga.
Maiatzetik abendua bitarte jardunaldi ziklo
bat osatuko du, euskal kulturaren inguruko
zenbait gai tratatuz. Buenos Airesko Euzko
Txokoan eta Acción Vasca-n eskaini zituen
lehenengo jardunaldiak. Eusko etxeetatik at
lehenengo hitzaldia Alvear antzokian eman
zuen 1943ko abuztuaren 4ean.Aretoa bete-
-betean, Enbeita bertsolariari buruz hitz egin
zuen Ametzagak, Urretxindorraren bertso
batzuk abestuz. Arrakasta handia izan zuen
ekitaldiak bertan bai euskaldun zein argentinar
politikari eta kazetari ugari zeudelarik.
Ordutik astero hasi zen Ametzaga jardunaldiak
eskaintzen. Hitzaldietan euskararen
gatazka sendo aztertu zuen Ametzagak zenbait
ikuspuntutatik: politiko, administratibo,
linguistiko, arau-emaile, historiko-kultural eta
soziologikotik.
Kazetari lanetan ere su eta gar aritu zen
Bingen. 1943an urritik abendua arte 13 artikulu
idatzi zituen.Euzko Deya eta Tierra Vasca

Bingen Ametzaga eta Mercedes Iribarren Quanza itsasontziaren zubi nagusian.
Lau hileko bidaia urte eta erdiko odisea luze bat bihurtuko zen.
delako aldizkarietan idazten hasi zen. Gero,
Uruguayko prentsan maiz ikusten dugun
bezala, euskara eta euskal kulturari lotutako
gaiei buruz. Buenos Airesko La Prensa egunkarian
eta Uruguayko El Plata-n hirurehun
artikulutik gora idatziko ditu Ametzagak 1943
eta 1955 bitarte. Kazetari lanetan Irujotarrak
ezagutu zituen, Andrés eta Pello Mari, azken
hau Tellagorrirekin batera Tierra Vasca aldizkariaren
zuzendaria. Andrés Irujorekin, Ekin
argitaletxeko zuzendari eta antolatzailearekin,
oso harreman estua mantendu zuen
Ametzagak hil arte.
Euskal astea
eta euskal giroa
Joxe Mari Lasartek, Pedro Basalduak eta
Ramón María Aldasorok Montevideoko
Euskal Astearen antolakuntzako koordinatzaile
orokorra eta prentsa arloa zuzendaritzaren
arduraduna izatea eskaini zioten
Ametzagari. Horrekin batera, Uruguayko
eremu politikoan, kulturalean eta sozialean
Euskal Herriaren borrokaren aldeko harremanak
lantzeko eskatu zitzaion, Euskal
Astearen erlazio publikoak bere esku geratu
zirelarik.

Bingen Ametzagak Alsinan idatzitako olerkia.
Mercedes Iribarren eta
Arantzazu Ametzaga,
bikotearen hirugarren alaba,
Montevideoko Plaza de la
Independencia-n.
Euskal Astea ospatu baino hilabete bat lehenagotik,
egunez egun, Uruguayko egunkari
guztietan euskaldunen egoera politiko eta
izaera sozial eta kulturalari buruz zenbait
berri argitaratu zituen.Euskal Astearen ekitaldietan,
lehen aldiz Ameriketan, Ikurrina kaleratu
zen ekintza publiko eta instituzionaletan.
Euskal Astea amaitu eta bestelako ekitaldietan
pentsatzen hasia zen Bingen. Lau ekintza
ditu orduko Bingenek buruan: kultur erakunde
baten osaketa, unibertsitatean klaseak
ematea bertan ere euskal kultura eta hizkuntza
zabaltzeko, irrati baten prestaketa eta
Gernikaren suntsiketaren omenean zenbait
enparantza eta kaleren izendatze ekintzak
bultzatzea. Ildo berean, Euskal Erria eusko
etxean zenbait aspektu berri nahi ditu
Ametzagak landu eta martxan jarri.
Montevideon Gernika Plazaren inaugurazioko
ekitaldiak ospatu ziren Gernikako suntsiketan
hildakoen omenez eta Uruguayko errepublikan
zeuden euskal erbesteratuen omenez
eta onespenean 1944ko maiatzaren 13an.
Montevideoko alkatea, Juan Fabiani, eta beste
zenbait Uruguayko pertsonalitate politiko eta
kultural izan ziren ekitaldian. Jardunaldia
Ametzagak eskaini zuen. Besteak beste,
Belgika,Txekoslovakia, Mexiko, Polonia eta
Venezuelako enbaxaden ordezkariak bertaratu
ziren. Oihartzun zabala izan zuen Uruguayn
ekitaldiak.

Montevideoko eusko etxeko Onegintza eta Hezkuntza Batzordeko
mahaikide eta lehendakari izan zen Mercedes.
Montevideoko Gernika plaza. 1944ko maiatzaren 13an
inauguratu zen.
Eusko etxetik at, Departamento de Estudios
Vascos izenarekin Eusko Ikaskuntza Mintegia
sortu zuen Ametzagak Unibertsitatean.
Zabalpen ofiziala Montevideoko unibertsitatean
ospaturiko ekitaldi batekin martxan jarri
zen 1945eko uztailean. Eusko Ikaskuntza
Mintegiak Biltzarretan parte hartu zuen.
Horrela, 1948ko Miarritzeko Eusko Ikaskuntzen
Biltzarrera Gabriel Biurrun joan zen
Mintegiaren ordezkari gisa.
Lanean jarraitu zuen Ametzagak unibertsitatean
euskara eta euskal kulturari txoko berri
bat irekitzearren eta, 1944ko apirilean, Eusko
Ikaskuntza Mintegiarekin lotuta, Ametzagak
Montevideoko Unibertsitateko Instituto de
Estudios Superiores-en bi katedra sortu zituen.
Lehenengoa, Euskal hizkuntza eta literatura
katedra 1944an bertan eta, bigarrena, Euskal
Kultura katedra 1951ko apirilean.
1944ko urriaren 24an, zenbait euskaldun,
katalan eta galiziar erbesteratuek Galeuzca
Uruguayn martxan jartzea erabaki zuten. Eta,
Casa de Galicia egoitza berrian izandako bileran,
Uruguayko Galeuzca-ko lehendakari
izendatzen dute Bingen 1945eko otsailaren
27an. Hortik aurrera asteartero bildu zen
Galeuzca-ko ordezkaritza. Companys plazaren
inaugurazioa izan zen sail luze baten lehen

Bingen Ametzaga, erdian zutik, 1949an Euskal Erria elkarteko batzarkideekin.
ekintza. 1946ko apirilaren 29an, urtero ospatuko
zen Gernikako Eguneko ekitaldiak antolatu
ziren lehendabizikoz Euskal Erria-n.
1947tik aurrera, urtero antolatu zen, abenduaren
3an,Euskararen Eguna ere.
Politika mailan, Jose Antonio Agirre lehendakariaren
izenean eta Joxe Mari Lasarterekin
kontaktuan, lanean aritu zen Ametzaga ere.
Euskal Prentsa Bulegoko (Oficina de Prensa
de Euskadi, O.P.E.) Uruguayko arduraduna
izendatu zuen Joxe Mari Lasartek 1947an.
Azken honek E.P.B.-ra bidaltzen zituen zenbait
berri, halaber, bertatik Uruguayko egunkari
guztietara berriak banatzeko aukera zuelarik.
Manuel Irujoren eraginez 1948an sortutako
Asociación de Juristas Vascos elkartearen kide
sortzaileen artean Ametzaga dugu, Batzorde
Osagarria Manuel Irujo, Joxe Eizagirre, Juan A.
Kareaga eta Xabier Landaburuk osatu zutelarik.
Joxe Migel Barandiaranek 1947ko ekainaren
23an idatzi zion Ametzagari Uruguayn
«Jakin Bilera» bat osatzeko asmoa agertuz
Iparraldean plazaratu berriko Gernika aldizkaria
laguntzearren. Bestalde, Eusko Jakintza
aldizkariaren administrazioa eta banaketaren
ardura ematen zaio Ametzagari. 1948ko azarotik
1951ko apirila arte egin zuen lan aldizkariaren
alde.

Alfonso R. Castelao Companys plazaren inaugurazioan,
Ametzaga Galeuzca-ko lehendakari zenean.
Itzulpen lanetan
Itzulpen lanetan jo eta ke aritu zen Ametzaga
erbestean. Iturralde y Suit-en El ruiseñor de
Errotazuri (Errotazuri’ko urretxindorra) lanaren
itzulpena burutu eta sari bat eskuratu
zuen Bingenek 1946ko abenduan. Hamlet,
Danemark’eko erregegaia Shakespeareren klasikoaren
itzulpenean hasi zen, 1945ean.
Andrés Irujok lan hau argitaratu zion 1952an
Ekin argitaletxean.Arrakasta handia izan zuen
itzulpen honek bai eta kritika baikorrak jaso
Andima Ibinagabeitia, Nicolás Ormaetxea
Orixe edo eta Jokin Zaitegiren eskutik besteak
beste. Bretainia Handiko koroatu berriko
erreginari Argentina eta Uruguayko eusko
etxeen izenean ale berezi bat bidali zioten.
Orixeren aholkuz, Prometeu burdinetan greziar
klasikoaren itzulpena ere burutu zuen.
Jokin Zaitegik Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu
zuen lan hau 1959ko azaroan, ordutik
aurrera beste zenbait itzulpen plazaratuko
zizkiolarik. Juan Ramón Jiménez-en Platero ta
Biok liburuaren itzulpena,berriz, Florensa argitaletxeak
plazaratu zion. Orduko Orixeren
Euskaldunak gazteleratzeko lanak kasik buruturik
zituen.

Shakespeareren Hamlet, Danemark’eko
erregegaia-ren itzulpena.
Buenos Airesko Euzko Deya agerkarian Andima Ibinagabeitiak
Hamleten itzulpena goraltxatzen idatzitako
artikulua.
Aurreko lanetaz gain itzulpen multzo zabal
bat argitaratu zuen Uruguayko erbesteko
urte horietan Buenos Airesko Euzko Deya
aldizkarian bai eta Euzko Gogoa agerkarian
ere. Guztira hirurogei bat itzulpen lan burutu
zituen Ametzagak 1942 eta 1955 bitarte.
Montevideon 1954ko azaroan eta abenduan
ospatu zen Unesco-ko Batzar Nagusiaren
antolakuntzarako Justino Zabala Muniz Uruguayko
Hezkuntzako ministroak Ametzaga
izendatu zuen laguntzaile, prentsa arloa eta
bestelako antolaketa lanak aurrera eramateko.
Espainiako ordezkaritzaren etorrerak eta,
Ametzagak antolaturik, bai prentsan (El Sol
eta El Plata) bai Montevideoko Unibertsitatean
(errektorea eta Zuzenbide fakultateko
dekanoa) protestak piztu zituen Francoren
gobernuaren azkeneko fusilamentuengatik.
Kazetari lanak jarraipen bat Uruguayn izateko
El Plata egunkariko (bere hitzetan «nire eta
E.P.B.-ko kazetari tribunatxo partikularra»)
Juan Andrés Ramírez zuzendariarekin hitz
egin zuen E.P.B.-ko notatxoak astero kaleratzen
jarraitzeko.

UNESCO-ko Batzar Nagusiaren prentsa bulegoa:
Zabala ministroa erdian; Bingen, zuzendaria, eskuin aldean.
Mercedes Iribarreni Montevideoko eusko etxean
egindako agur afaria.
lanean dugu Bingen Eusko Etxearen proiektuetan
bertako kultur arloetarako idazkari
izendatzen dutelarik. Joxe Mari Lasartek
erbestean euskararen alde egin zezakeena
argitzeko eskatu zion.Bost bat hitzaldi eskaini
zituen. Berehala euskara klaseak ziztatu
zituen eusko etxean bai eta Pro-resurgimiento
del euskera euskararen berpizkundearen aldeko
plana martxan jarri ere. Parisko Euskal
Biltzarra prestatzeko 1957ko otsailean
hamaika bilera izan zituzten.

Arazo ekonomikoak
eta ezbeharrak
A
Euskararen
berpizkunderako plana
razo ekonomikoak medio, Caracasera
abiatzen da Bingen 1955ean. Berrogeita
hamalau urte beterik eta bere
emaztea eta bost seme alabetatik bi
urte luzez bereizturik bizitzera beharturik,
bere bizitzako hirugarren erbesteari
aurre egin behar izan zion
Ametzagak. Caracasko Eusko Etxean
oso harrera ona izan zuen, Alsina taldeko
eta Algortako lagun zaharrekin
berriz ere topatzeko aukera eman ziolarik.
Bertan, besteak beste, Luis Bilbao
doktorearekin, Lucio Aretxabaleta
edota Marixabel eta José Mari Lasarterekin
topatu zen. Heldu bezain azkar
Alsina taldeko zenbait lagun topatu zituen Ametzagak Caracasko eusko etxean.
Bertan ere bestelako adiskide hurkoak egingo ditu urteetan zehar. Argazkian
Bingen Ametzaga Ricardo Leizaola eta Juan Ignacio Irujorekin.
Hau izan zen, hain zuzen ere, Bingenen lehenengo
ardura Caracasko eusko etxean,
Venezuelatik Parisera igorri behar ziren ikerketa
lan eta gogoeten antolaketa eta ordenakuntza.
Eusko etxean Ikastolaren proiektua
aurrera bultzatu nahian Euskal Herritik informazioa
jaso zuen Bingenek; urteekin
Bingenen ideiek eta lanek Euzkadi Ikastola
izango dute fruitutzat: Venezuelako euskal
semeen lehenengo ikastola, Ameriketako
lehen ikastola «ofiziala». Caracasko eusko
etxearen idazkaritzatik Venezuelako Eusko
Etxeen Federakundea bultzatu zuen ere
Bingenek.
Beti bezala diru premian, Bingenek beste
sarrera bat lortu behar izan zuen. Hasiera
batetan unibertsitatean grekera irakasle

Bingen Ametzaga hitzaldi bat eskaintzen
Caracasko eusko etxean.
Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ko etxe nagusia
La Guairako kaian.
Irujotarrak 1948an: zutik ezkerretik eskuinera,
Marilo, Pello, Maite eta Agurne. Eserita, Eusebio Irujo Ollo
(1891-1969) eta Pilar Elizalde Esandi (1906-).
bezala lan egitea pentsatu zuen. Urbaneja
ministroak, ordea, Nazioaren Agiritegi Historikoan
eskaini zion lana, mila bolivarreko
soldataz.Venezuelako agiritegi nazionalean
lan egiteak Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren
bi mendez ukitu gabeko agiriak ikertzeko
aukera eskaini zion. Agirien ikerketaren
fruitua Hombres de la Compañía Guipuzcoana
liburua dugu. Agiritegiko lanbide hau 1958an
galdu zuen,krisialdi ekonomikoa zela eta,bertakoak
ez ziren langile guztiak kanporatu
baitzituen gobernuak. Kolpe izugarria Ametzagatarrentzat.
Bolívarren Carta de Jamaika-ko itzulpena
burutu eta argitaratzen du Bingenek Sociedad
Bolivariana-ko aldizkarian 1966ko otsailean.
Egan eta Euzko Gogoa aldizkarietan kolaboratzaile
sutsua dugu Ametzaga azken urte
hauetan. Euzko Gogoa aldizkariko Jokin
Zaitegirekin oso gutuntruke ugaria mantendu
zuen Bingenek. Besteak beste, Zizeronen De
amiticia eta De senectute (Adiskidetasuna eta
Zartzaroa) saiakerak Zaitegiren aldizkarirako
itzuli zituen, bai eta Oscar Wilde-n The balad
of Reading gaol (Reading bahitegiko leloa)
1954an ere. Egan aldizkarian Descartes-en
Discours de la méthode itzulpena plazaratzen
da beste zenbait jatorrizko olerkirekin batera.
Bitartean Louis Stevenson-en Treasure
island euskara herrikoian lantzen ari da.
1957ko uztailean euskara eta euskal kulturaren
alde egindako lanarengatik Euskaltzaindiak
euskaltzain urgazle izendatu zuen
Ametzaga.
Caracasko laurehun urtemuga zelarik bi liburu
argitaratu zituen Bingenek 1966an, Vicente

El hombre vasco, Andres Irujok
Ekin argitaletxean 1967an plazaratutako
Bingenen azken
liburua.
Bingen Ametzagaren heriotzaren oroigarria.
Barneko aldean Ametzagak idatzitako ondoko
olerkia irakur daiteke:
Edozein lorek bere usaia;
Txori bakoitzak bere soiñua;
Aberri guztiek bere izkuntza;
Euskara gure odolaren urriña
Ta gure abendaren abots zar eta sendoa da.
Bizi dedilla beti gure biotz ezpainetan
Antonio de Icuza,comandante de corsarios eta El
elemento vasco en el siglo XVIII venezolano.
Comisión del Cuatricentenario de Caracas delako
elkarteak argitaratu zituen biak. Bingenen
liburuak izandako arrakasta zela, berehala
agortu baitziren, hirugarren bat argitaratuko
zuen Bingenek ere El General Juan Uslar.
Alabaina, berriz ere patua okertu zitzaion
Ametzagari eta 1967ko lurrikarak laurehun
urtemugako ekintza guztiak gibelatu zituen,
hortaz ez zen argitalpen gehiago bideratu.
Bere azken liburua 1967an plazaratu zuen, El
Hombre Vasco izenburuarekin. Jardunaldi ezberdinen
pilaketaren fruitua da hau. 1961ean
eusko etxeko Eusko Gaztediko talde batek
Bingeni Euskal Kulturako kurtso bat eskaintzeko
eskatu zion. Bingenek baietz esan eta
hiruzpalau hilabetez luzatu zizkien klaseak.
Irujok Ekin argitaletxean plazaratuko zituela
iragarri zion. Aldi berean Bolívarren omenez
Revista Bolivariana-n idatzitako olerki epikoa
ere argitaratu zuen Ametzagak urte horretan.
Manuel Irujok, 1966tik Ametzagaren aitaginarrebakide,
Euzko Alderdi Jeltzalearen
Declaración de Principios delako dokumentua
idazteko eskatu zion, 1966ko urtarrilaren

Vicente Arnoriaga erbestean jaiotako margolari euskaldunak Caracasko eusko etxearen 50. urtemugan
egindako euskaldunen txokoaren ibilbide historikoaren errepresentazio sinbolikoa.
26an Euzko Alderdi Jeltzaleak plazaratutako
«Euzko Erriari deklarazioa»ren oinarria alegia.
Bitartean, eusko etxean euskara klaseak
eskaintzen jarraitu zuen. 1967ko urriaren
16ean Venezuela guztiko euskaltzaleentzat
irratitik ematen hasiko ziren euskara klase
hauek.1968an euskararen alde egindako lanarengatik
Euskal Jakintzaren Lagunak elkartearen
lehendakaria izendatu zuten Ametzaga.
Joseba Bingenek gibeleko minbizia diagnostikatu
zion aitari 1969ko urtarrilean. Arantzazuk
eta Joseba Bingenek ez zioten aitari

Joseba Bingen Ametzaga,
gaur egun Hospital Central de Venezuela-ko
kardiologia sailaren zuzendaria.
Arantzazu Ametzaga Iribarren bibliotekonomian lizentziatua.
Olerkaritza, nobela eta historiografia landu duelarik
aitaren ildoa jarraitu du alabak.
ezer esan ordea.Mirentxu eta Begoñari idatzi
zieten aita azkeneko aldiz ikusteko etor zitezen.
Bingenek ez zuen minik sentitzen baina
ezin zuen bisitarik jasan. Oxigenoa eta odola
behar zituen; eusko etxean deia zabaldu eta
odol berdina zuten lagun guztiak zuzeneko
transfusioa egiteko bolondres ospitalera bertaratu
ziren. Azken ebakuntza egiteko zeramatelarik,
hator, hator mutil etxera abesten
ikusi zuten azken aldiz bizirik seme-alabek.
Horiek izan ziren bere atzen hitzak.
Arratsaldeko 4etan apaizak azken igurtzia
eman zion. Otsailaren 4an, asteartea, goizean
goiz alde egin zuen. Idazki batean amak seme-
-alabei irakurri zien aitaren hil aurreko gogoeta:
«seme alabak, gauza bakarra geratzen zait
esateko, maita ezazute elkar eta maitatu zuen
herria eta zuen hizkuntza gurasook zuek maitatu
zaituztegun bezala,agur guztiok».
Alemaniera eta italiera apunteak eta zenbait
itzulpen burutzear utzi zituen Ametzagak
bere idazmahaiaren gainean, besteak beste,
Shakespeareren Romeo eta Julieta, Danteren
Jainkozko Komedia eta Omar Kheyyamen
Rubaiyat. Bai eta Euskal Herrira itzultzeko
Algortatik 1937an ekarritako baliza ere,
amets baten esperantzaren ikurra, logelako
armairuaren gainean.Algortako herriak plaza
bat eraiki du Bingen Ametzagaren omen eta
oroitzapenean, itsasoari begira, harriluzeko
ibilbidean.

Biografia en Euskera  - Biografia en Euskera1

I) INIDICE OBRAS COMPLETAS PUBLICADAS INTERNET

 

I.1 Linea de Vida  y su Obra

I.2 Poesias en Euskera Recopilacion Total

I.3 Conferencias Recopilacion

I,4 Articulos Periodisticos Recopilacion Total

I.5 Lengua Vasca

I.6 Gernika

I.7 Uruguay

I.8 Venezuela

I.9 Reseñas Biograficas

I.10 Traducciones

I.11 Obras Publicadas

I.12 Semana Vasca en Montevideo

I.13 Ciclo de Clases

I.14 Nota Bio-Bibliografica

I,15 Biografia en Euskera

I.16 Sitio en Internet en Euskera

I.17 Nostalgia

I.18 Articulos Periodisticos Indice Cronologico

I.19 Articulos Periodisticos Indice Alfafabetico

II) OBRAS COMPLETAS - Libros Publicados en Internet

 

II.1  El Hombre Vasco

II.2 Hombres de la Compañia  Guipuzcoana

II.3  El Elemento Vasco en el siglo XVIII Venezolano

II.4 Vicente Antonio de Icuza

III) INDICE de TEMAS RELACIONADOS. Libros publicados por sus hijos;

 

III.1 Nere Aita - el exilio vasco - Mirentxu Amezaga 

III.2 Cronicas del Alsina -  Arantzazu Amezaga de Irujo

IV) Sus Hijos Escriben;

 

IV.1 Los tres Barcos que llevaron a Ama y Aita

IV.2 Travesia

V) Sus Hijos Escriben tras su muerte;

 

V.1 A mi Aita

V.2 La cancion de mi Padre

VI) Otros aspectos

 

VI.1 Reunion Familar en su Memoria

VI.2 Exodo

VI.3 Comision del Cuatricentenario de Caracas

VI.4 Inauguracion de la Plaza que lleva su nombre en Algorta

VI.5 Su Pequeño Poema en la Nota Necrologica 4 Febrero 1969

VII) Toda su Obra Publicada convertida en Formato PDF- puede ser leida en dispositivos  e-Book

 

 VII.1 Amézaga Vicente  Autor Irujo Ametzaga Xabier

 VII.2 Articulos de Prensa

 VII.3 Bio Biografica

 VII.4 Biografia en Euskera

 VII.5 Ciclo de Clases

 VII.6 Ciclo de Conferencias

 VII.7 Nostalgia

 VII.8 El Elemento vasco en el Siglo XVIII Venezolano

 VII.9 El Hombre Vasco

 VII.10 Los Hombres de la Compañia Guipuzcoana

 VII.11 Obras Publicadas

 VII.12 Vicente Antonio de Icuza

 VII.13 Poesias

 VII.14 Relacion de Escritos como Autor

 VII.15 Reseñas Biograficas

 VII.16 Semana Vasca Montevideo

 VII.17 Semana Vasca Montevideo Indice de Articulos

 VII.18 Traducciones

.

Dedicatoria y mi homenaje a Mercedes Iribarren Gorostegui - Su esposa y mi ama

 
Sitio en Internet en homenaje a Vicente de Ametzaga Aresti.
http://vicenteamezagaaresti.blogspot.com
Unico sitio en Internet, que lleva su nombre, de referencia completa de su vida y su Obra totalmente publicada en Internet, 
Poesias, Articulos de Prensa, sus Libros, completando asi, y cerrando todo lo que se habia escrito en libros sobre el y su vida
Creacion, Edicion y contacto: Xabier Iñaki Ametzaga Iribarren
e-mail: xabieramezaga@gmail.com
Blog Xabier Amezaga Iribarren: http://xabieramezaga.blogspot.com
Editoriales relacionadas con sus Publicaciones